Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira bi glukosa mota: landareena eta animaliena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Glukosa da garunarentzako eta muskuluentzako energia-iturri nagusia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Proteinak, aminoazidoak, bitaminak eta glukosa, oso erraz detektatzen dira odolean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Intsulinarik gabe ez dago odoleko glukosa metabolizatzerik. Berria - Gaiak 2004-05-13
Glukosaren oxidazioaren okerbide bat baino ez da diabetesa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.
Odoleko glukosaz arduratzen den mekanismoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Odoleko glukosa kantitatea txikiagotzen denean agertzen da hipogluzemia. Berria - Gaiak 2004-08-04
Gorputzeko glukosa eta lipido maila kontrolatzea. Berria - Gaiak 2004-05-06
Garrantzizkoa da glukosa-kontzentrazioa nahiko egonkor mantentzea odolean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Otordu baten ondoren, asko igotzen da odoleko glukosa maila. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
1977. urtean, beste bi produkturi buruz hitz egiten hasi ziren: difenilhidantoina eta 5-tiodextro-glukosari buruz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.
da glukosa (3); eta glukosa (4); glukosa maila (4); odoleko glukosa (3)