Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
glosa 1 iz testu batean egiten den ohar argigarria.
Goizean Gemara eta Komentarioak ikasten zituzten, Lege Kodeak eta haien glosak arratsaldeetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 203. orr.
Donemiliagako glosetan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 43. orr.
Ez da zehazki ipuina ere: gehiago da oroitze bat, glosa moduko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.
Antologiak Lauaxetaren hogeita hamarretik gora poema eta hamabost idazleren glosak bilduko ditu. Glosa hauek ulertzen zaila den munduari erreparatuz egindako oharrak baitira. Berria - Harian 2005-08-02
2 Menorca uharteko bertso modukoa.
Dela décima, dela trovoa, dela glosa... bertsoaren modu berera egiten dutela jabetu ginen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.