Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazteriaren ohiturak globalizatzen ari diren neurrian. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.
Egoera ekonomikoki egonkor batean, Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean, globalizatu egin zen mundu ekonomia kapitalista. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.
Petrolioa, gasa, ura eta beste zenbait natur baliabide kontrolatzeko gerrak globalizatzeak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.
Globalizatzen gaituen kontsumo gizartearen aurka doa irudiz tribua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 19. orr.
Baina izua globalizatu egin da, Hollywoodeko efektu berezietako filmak bezala. Berria - Harian 2005-03-11
Globalizaturiko gizartearen hezkuntzak derrigorrezkoak dituen erronkei aurre egiteko proposamenak Berria - Kultura 2004-04-13
Mundu globalizatu honetan nagusi den sistema sozio-ekonomiko eta politikoa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 48. orr.
Finantza merkatu globalizatuaren garai hauetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
Gizarte globalizatu honetan. Berria - Kultura 2004-06-26
Inposatzen zaigun kultur eredu kontsumista globalizatuaren gainetik. herria¬
Eta pentsatu ninan Euskal Herrian aspaldidanik garela globalizatuenak eta modernoenak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 14. orr.
Benetako kulturgilea eta erakunde-zorria, traidorea eta labeldun abertzalea, tribu azoka eta supermerkatu globalizatua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.
gero eta globalizatuagoa (3); globalizatu batean (7); globalizatu batean bizi (3); globalizatu egin (3); globalizatu honetan (3); mundu globalizatu (8); mundu globalizatu batean (5); mundu globalizatuan (4); mundu globalizatuaren (3)