Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

global 1 izond mundu mailakoa dena, mundu osoari dagokiona.

Askoren aburua da egungo ekonomia ireki eta globalak zaharkituta utzi dituela ideia eta neurri keynesianoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Arrazoimena ez dela gai jainkozko ordena globala ulertzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Nazioz gaindiko kapitalen interesa da demokrazia globala arautzen duena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Justiziaren aldeko mugimenduak inoiz baino handiagoak dira, baina errepresioa ere inoiz baino globalago eta bortitzagoa izan daiteke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 148. orr.

Politika global eta lokalak abian jartzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 22. orr.

XIX. mendeko merkatu globalaren oinarri teknologikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Estrategia multinazionaletatik estrategia globaletara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Politika makroekonomiko globaletan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Lurra "planeta" zela eta ez besterik, den-denok senidetzen gaituen bizitoki globala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Informazioaren gizartean bizi omen gara, herrixka globalean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 15. orr.

2 multzo osoari dagokiona.

Ahalmen global edo integratzaile horrek ahalbidetzen dizkigu generalizatzea eta gogoeta egitea eta, orobat, subjektibitatea eta bere buruaz jabetzen den ni bat garatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Gatazka Euskal Herri osoak bizi du, eta gatazkari era globalean eman behar zaio konponbidea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Analisi global baten arabera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Israelek «gerra globala» agindu du Hamas «zapaltzeko».  Berria - Mundua   2004-09-02

Europar ekonomiaren hazkunde globalaren ahalmena gehitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus