Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
glizinia (egokiagoa dirudi glizina formak) iz zuhaixka apaingarria, lore urdin-moreak edo zuriak mordo zintzilikarietan dituena.
Doneztebeko gurutzean, glizinia ezin ederragoa aurkitu du loraturik, malba kolorekoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.
Gliziniek lorea galdua dute eta erreago daude bazterrak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.