Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
glissando iz musikan, osagarri adierazkor baten gauzatze berariaz atzeratua.
Glissando batzuk egin zituen gero hatzak tekletara ohitzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Emakumeak ad libitum jostari bati ekin zion glissando eginez teklekin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.
Gogo biziz ekiten diet digitazioei, arpegio eta glissando batzuk egiten ditut, pieza erraz bat jotzen dut segidan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.