Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
glaukoma iz begiko gaitza, batez ere begi globoaren gehiegizko presioan datzana, ikusmena murritzea dakarrena.
Glaukoma dauka aspaldi, gizajoak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 134. orr.
Kalamuak begi presio intraokularra jaisten du eta glaukoma saihesteko egokia izan daiteke horregatik. Berria - Harian 2005-04-17
Gaixotasunaren sintomak begietan irakurtzeko ohitura dut, glaukomak, begi-lausoak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.
AEBetako Glaukomaren Fundazioak EHUko proiektu bat saritu du. Berria - Gaiak 2004-11-10
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)