Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena xarma, luxu eta glamourra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
Glamour handiko argazkiz betea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 157. orr.
Hori da zimaurra eta glamourra nahastu nahia! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 140. orr.
Arriskuaren lilura maite zuten, eta bazekiten psikopatiaren glamourra estimatzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 97. orr.
Jateko finak eta ardo ezin hobeak, glamourrak gainez egiten dion herriko etxean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.
Drag-queenen glamourraren zati bat haiekin leku guztietara eramaten dituzten nerabeek osatzen dute. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.
Berlinaleko zuzendari Dieter Kosslickek aurtengo ekitaldia xarmaz eta glamour-ez beteriko lehiaketa izatea nahi zuen. Berria - Kultura 2004-02-06
Ilusioz beteta etorria zen Europara, zinemaren munduan tokitxo bat egiteko asmoz ustez "glamour" zerion Parisera, eta, ni bezala, bera ere konturatu zen geroak zer zekarkion ilusio faltsuzko paradisuan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.
eta glamourra (3); glamour a (3)