Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gladiatore (ETCn 112 agerraldi; orobat gladiadore ETCn 334 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian gladiatore agertzen da) iz Erromako jendaurreko jokoetan beste gizon baten edo basapiztia baten aurka heriotzarainoko borrokan aritzen zen gizona, maiz esklaboa.

Erroman gladiadoreen ikuskizunak antolatzeko ohitura dagoelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Bai gladiadoreen foroan eta bai jokoen ospakizunetan ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

Ezagutu zuen, bada, gladiadore barbarorik eta bidegurutzeetako hitzontzirik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Dueloa gladiadore esklabo doilortuek herriari ematen zioten ikuskizun arrunta zelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.

Gure arbasoengandik jaso baitugu foroan gladiatoreen arteko ikuskizunak eskaintzeko ohitura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus