Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zuetako nork esan diezadake nola bereizten diren gizotsoa eta benetako otsoa? -galdetu zien Snapek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.
Gizotsoa gizakientzat bakarrik da arriskutsua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 287. orr.
Gizotso otzandua... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.
Likantropoek, eta batik bat gizotsoek, beren atzapar-markak antzina-antzinatik utzi dituzte herri askotako tradizioan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.
Emakumea berehala abiatu zen etxera; ez, ordea, behar bezain bizkor, gizotsoak harrapatu eta "bularrak erauzi baitzizkion". Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.
Gizotsoaren hileroko eraso beldurgarritik libratu nuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 138. orr.
Eta une hartan hauts bihurtu zen nire errugabetasun guztia, nire haur-xalotasuna; gizotso baten eskuek harrapaturiko txorimaloa banintz bezala sentitu nintzen; gizotsoak nire hanka hortz artean sartu, eta bi, hiru eta mila zatitan kraskatuko balit bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.
Gauerdiaren ondoren Alchonon gizotso bihurtzen zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
eta gizotso (3); gizotso bat (5); gizotso batekin (3); gizotso baten (3)