Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gizontto iz gizontxoa.
Tomas eta bion artean azken-putz, forentsea zetorren, Gomez de Segura, jubilaziotik hurbil zegokeen gizontto ttaparra. Ordea, hantxe nindoan ni, ehun aldiz gizon izan zitekeena gizontto bat eginik... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
"Hou Pitxu hou"ka zebilen gizontto aguretuari begira geunden. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 132. orr.
Juanito Barberena, Vietnamen urtebete eman zuena, ta-ta-ta-ta "gizonttoak" akabatzen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.
Jainko guztien Jainkoa, klitoria hatzaz eragitetik harantz joan ez den gizontto ezdeusa naiz! Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 90. orr.