Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola Afrikako sabanetako tribuetako nerabeek, beren gizontasuna frogatzeko, lehoi ehizan bildutako ebatondoak erakutsi behar dituzten, hala [...].Bikotekidearen gizontasuna ez mintzearren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Nerabeek euren emetasuna edo gizontasuna azpimarratzeko sentitzen duten premia. Berria - Harian 2005-06-28
Ez bada bere izaitea errespetatua, ez bada gizontasunari, emaztetasunari lehentasuna emana. Herria 2005-11-17
Gizontasunaren indarra kentzen zien senargaiei. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.
Identitate krisi larria du, eta, hala, bere gizontasuna zentimetroetan neurtzen du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.
Esaten zuen emakumeari "gizontasunaren" azken aztarnak kendu behar zitzaizkiola haren libidoak geratuko zitzaion bide bakarra erabil zezan, hau da, bagina. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.
Emaztearen aldean eta, bere gizontasun nabarmenari esker, emazteak asetzerik ez zuen gaztetxo aseezina zirudien. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 98. orr.
Seme hori izan da aitaren gizontasunaren lehen emaitza. Elizen arteko biblia Dt 21,17
Filmetako heroiak gogorarazten zizkidaten gizontasun eta gogortasunezko ezaugarriak zituen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.
Bi malko isurtzeko adina gizontasunik atera nuen nonbaitetik eta, inoiz ez bezala, errukitu egin nintzen nire buruaz. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 75. orr.
Gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 331. orr.
Kezka sortzen zion, bere gizontasuna zela eta, segurtasunik ez edukitzeak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 298. orr.
Euren iritziz gizontasunaren ezaugarria den patxadarekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.
Zapaburu bipil batek obuluaren epela utzi du eta Falopioren tronpetatik barna gizontasunaren erreinu bakartira itzuli da betilun. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.
Arraunean zebiltzanak gizon askeak ziren ordurako, eta gizontasunez aritu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.
Ugaldek bere bizitza osoan egindako ibilbidean azaldu zuen «gizatasun eta gizontasuna, [...] euskaltzaletasuna eta andoaindartasuna» nabarmendu ditu adierazpen ofizialean. Berria - Kultura 2004-10-22
Enetzat ere lagun haundi bat zen Manex, gizontasun haundikoa, militante zintzoa eta langile porrokatua. Berria - Kultura 2004-05-05
bere gizontasuna (8); eta gizontasuna (4); eta gizontasunez (3); gizontasun eta (3); gizontasuna ez (3); gizontasuna frogatzeko (3); gizontasunaren lehen (3)