Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizondu, gizon(du), gizontzen 1 da/du ad gizon bihurtu. (gaztea)

Ardoa ez zitzaidan eztarrian behera eroso sartzen, baina edan behar nuen gizonduko banintzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

Baina etxeko ume tipia gizontzen ari zaiguk-eta...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

Garai hartan biok geneuzkan hamabost urte eta ni jabetuta nengoen nola ari zen laguna emaro-emaro gizontzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 55. orr.

-Zu engoitik gizondua zara, eta ez duzu ene beharrik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 136. orr.

Gizondutakoan ez nintzela nekazaria izango agindu nion neure buruari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

-Ala, Maruxina, gizondu ezazu mutil hau -aditu du bat-batean aldamenetik.     «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Posible ote da, maila batetik gora, gizon izana berriro gizontzea?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

Gizondu egin haute hamazortzi urteek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 105. orr.

2 (emakumea)

Erromako zubi azpitik igarotzen dena, gizona bada emakumetu egiten da, eta emakumea bada gizondu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gizon gizonduenen modura hasi zen madarikazioka eta biraoka.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 87. orr.

Jaiki orduko neure aurrean ezarriko dut egin behar dudan kontenplazioa, betiko Hitz gizondua gehiago ezagutzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus