Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Helena, gizendu egin zara, eder-ederra zaude. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.
Eta azken bi urteetan hamasei kilo gizendu zen. Berria - Kultura 2004-08-26
Orain ez duzu gaizki jaten, eta, hala ere, ez zara gizentzen... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Eta ni, berriz, gizendu egin nauk, aizak! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.
[Azienda] haragitarako, hots, dirutarako hazia eta gizendua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Zezeila euritsu, bedartzak ederto gizendu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.
Hor azaltzen da berriro laino mehar ttattar bat, bertan formatzen eta gorpuzten doana, loditzen eta giharretzen, betetzen eta gizentzen... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Unean-unean zirriparra gizentzen ari da. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.
Aritzakun eta Urritzateko urekin gizentzen eta Bidarrain Errobi izenekoari juntatzen zaion ibaiari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.
Kalitatea eta kantitatea urritzen joan ahala, gure haserrea gizentzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.
Hein bat gizendua, bizarra utzia pusatzerat eta ileak luzatzerat, arrunt beste itxura bat omen zuen. Herria 2003-07-10
Usoak gizentzen ari nintzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Besterentzako zerriak gizentzen aritu behar. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.
Izaki guztiak gizentzen ditugu gizen gaitzaten, eta geure burua dugu gizentzen mamorroentzat. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 163. orr.
Ez dut nahi integra nazaten, ez eta nire odol gorri ederra piztia linfatiko hori gizentzera joan dadin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 198. orr.
Poltsa gizentzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.
Urteak nire soldataz haren poltsikoa gizentzen, eta horra ordaina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Inork ez die etorri berriei begiratu giza multzoa gizentzera jarri direnean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 20. orr.
Ikasleen onespenak ez dio curriculuma gizenduko, horrelakorik ez baita aintzat hartzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 117. orr.
Jeronimok ere bizitza arauzkoaren itxura egin behar izan du, eta aurre-juzku bat gizendu, bere intimitatea gordetzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.
Horrek Ibarlako jaunari buruzko susmo beltz asko gizendu zituen saratarren artean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 145. orr.
Ahotsa gizendurik, deklamatzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.
Ez du borrokaren folklorea gizendu nahi. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 15. orr.
Jendearen ulertezintasuna gizentzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.
Agustin izeneko agure armairutxoarena, baserria tremendismoaren agertokitzat daukatenen morboa aitzakiarik gabe gizenduko duena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.
Erretorika hutsa da, haizeak alferrik gizendutako orbela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 294. orr.
Behinola, ardi, idi eta zekor gizenduak hil zituen Adoniasek opari bezala. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,9
Hortik aurrera erreka gizendua izan dute lagun eskuin aldean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 27. orr.
Errekako ur gizenduari begira jarri dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 100. orr.
bapo gizendu (3); bat gizendu (3); eta gizendu (7); eta gizentzen (5); eta zekor gizenduak (3); gizendu egin (9); gizendu egingo (3); gizendu egiten (6); gizendu eta (10); gizendu ote (4); gizendu ote da (4); gizendu zen (4); gizendua zen (3); gizentzen ari (10); gizentzen da (3); gizentzen eta (5); gizentzen hasten (3); kilo gizendu (4); zekor gizendua (5)