Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizen 1 izond haragi eta gantza ugari duena; joria, oparoa. (gizakiak)

Gizon gizen alaia da, bizar zaindua du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

Ume izateari oraindik utzi ez dion neskatxa gizen baten usaina zen hangoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Montmorency gereziak, andre gizenaren ezpain potoloak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Beti hain sasoiko, ama Chantemesse gizen hori...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.

Errege gizena eta eskale argala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 163. orr.

· Estutu nion esku gizen beratza; gurinezkoa zirudien.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Bere beso gizena emakume ikusezin bati eskainiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.

Bere zango gizen eta beso mardulek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Mammy gerri-gizena, Mammy kantaria, Billieren ama, Mammy.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.

Izua bere aurpegi gizenean agerian zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 15. orr.

Ipurdimasail gizen, zuri eta bigun batzuk agerian utziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

Halako malgutasun koipetsu bat gordetzen zuten hatz gizenetatik falangeetaraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Belarri txiki gizen eta zizelkatuetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Gorpuzkera apur bat gizena zuen, bizimodua eguzkipean ateratzen dutenen itxura ederra eta gogorra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

2 (animaliak)

Zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion berehala aton zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.

Baditut oilasko gizen ederrak....  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Masailak gorri-gorri, pixka bat lelotua, erretzen ari ziren animalia gizenei barre txikiak eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Neskatxak katu gizen arre argia hartu zuen besoetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 129. orr.

Balthazar, François andrearen zaldia, abere gizenegia, ilararen buru zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Pony gris tantotu gizen bat etorri zen presarik gabe zelaira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Barbo txiki gizenak, elurra bezain zuriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Evak ez zuen sagarra jateko inolako asmorik, baina horretara behartu zuen suge gizen batek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 164. orr.

· Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

3 (landareak etab.)

Uraren hondoan dagoen landare gizen eta zuri horrek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Gaitzaren espirituaren lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz, ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Amak konpota egiten du azokan aurkitzen dituen anpolai gizenenekin eta, gero, potetan sartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Lur beltz eta gizena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.

Bakearen soroan gerraren haziak usu barreiatuak direla eta erne eta hazteko lur gizena dutela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.

4 (gainerakoak)

Euri motela, gizena, zaharra, asfalto-txingarrei usaina eragiten dien horietakoa.     «Bizia lo», 2003 - 92. orr.

Naturaren hezetasun gizenak. Jende tropel gizen eta zurbil horren gainean, tente dago Sainte-Cécile elizaren masa zuri ikaragarria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

"Amelie-san" orro egin eta barre gizen zikin batez lehertuko zitzaidala uste nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 168. orr.

Motorren etengabeko doinu gizenak "briu-brau" zartatzen ziren ke buhada beltzetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 201. orr.

Orduak aurrera joan ahala, elkarretaratzeak gizenduz joan ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 136. orr.

Pertsona helduaren kasuan, idealak izan ohi dira eskuarki bere biziko etsigarri gizenak, etsigarri esistentzialak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Guraso zintzoek, maisu-andereñoek eta kazetariek beren haur edo bezero umetuen aurrean, zer dioten jakin gabe, bota ohi dituzten jakineko ideia gizen eta berbaila elbarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Minutu batean gertatua bi minututan zabaldu zuten, eta Samuelen ero-fama gizendu zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Askatasuna edo ideologia edo erantzukizuna bezalako hitz ezin gizenagoek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Zergatik edo nola gertatzen dira gauzak (eskuarki bizimoduko gauza gizen, potolo edo esanguratsuak)?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Village Voice egunkari paperean inprimaturiko agenda gizen bat da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.

• 5 (predikatu gisa)

Lodia baino gehiago, gizena zen, borobila, guria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Ziur egon hadi -esan zuen-, Kain gizena zuan eta Abel argala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Gizena eta aurpegi-zurbila zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Marro ikusi nuen plazan sartzen, zerri baten moduan ibiliz, gero eta gizenago baitzegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Gizena zegoen, egon ere; gizenegia, hogeita hamar urte besterik ez izateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Garai batean hain gizena zena, orain hezur eta azal baitzegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Orreagako ordokia dena pentze berde eta gizen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Gari-oloak ez baziren ere, belarra bai, bete eta gizen etorriko zen, euri gozoa eta eguzkia lagun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

Drina ibaia zeharkatzera zihoala, konturatu zen, uholdeak izanagatik, urak handi eta gizen zetozela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Bouvillen dena da gizena eta zuria, zerutik erortzen den ur hori guztia dela medio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

Albertok ere asko jaten du eta ez nuke nahi Cesare gizajoa bezain gizen jartzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 273. orr.

Lajosen gonbidapena sakelan zuela heldu zen Endre, eta han zen lorategiaren erdian, gizen eta lasai.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

6 (izen gisa)

Gizen hori ezagutzen duzu?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.

Baina honela oldartu zitzaion gizena halako batean: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.

Dardarka hasi ziren gizenaren ezpain lodiak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.

Gizenekin bazian hark zeozer.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 160. orr.

• 7 iz haragiaren gantza, giharra ez den zatia.

Saiheski ogi-arrautzeztatua nahi nuen, baina gelditzen zaizun horrek gizen gehiegi du...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Atximur egiten zion hanken gizenean, inork ikusi gabe, eta neskameak ontzat hartzen zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Haragi-puska handiak sartuz banan-banan burdinazko barra luzean, gihar eta gizen zatiak tartekatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Dieta: gizenik gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Izenak motz gelditzen dira, eta izen sustantiboak, sasia eta gizena besterik ez dakarten horiek, motzago eta putzago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

Ene estomakak ez zuen gizenik jasaiten ahal.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Beti egoten zen patataren bat edo gizenen bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Esplikatu zidanez, bizimodu sedentarioa eginez, gizen-deposito bat formatzen da begietan barrena, osasunaren kaltean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

8 Astearte Gizen

Gaurtik haste, heldu den Astearte Gizena arte, zortzigarren aldikotz, aurten ere, soinu eta dantza berriak taularatuko dituzte inauterien karietara Errobiko Kaskarotek.  Berria - Kultura   2004-02-20

Asteart Gizen martxoaren 4an.  Herria   2004-02-19

Astearte Gizena dela, Zanpantzar erreko dute..  Berria - Kultura   2004-02-20

9 gizenaren gizenez

Dudleyk, gizenaren gizenez ipurdia sukaldeko aulkiaren bi aldeetatik erortzen zitzaiola, irri bortxatua egin eta Harryrengana jiratuta, esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

10 gizen-gizen

Madama Paz azalduko da, sorgin zahar gizen-gizena.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 87. orr.

Zazpi behi itxura ederrekoak eta gizen-gizenak, ibaiertzeko larrean bazkatzen hasi zirenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

Udaberriaren bihotzeko apirilak, berriz, larreak gizen-gizen ipini ohi dituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.

Euria gizen-gizena da dagoeneko, ase gabe ari du, zeruak hustu egin behar duela ematen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Gizen-gizen eta trumilka zetozen Charles ibaiko urak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

11 Ostegun Gizen inauteri aurreko osteguna.

Ostegun Gizena: garai hartan, goizeko hamabiak arte, klaseak normal izaten ziren, eta, hamabietan puntuan, festaren leherketa, erokeria kolektiboa, jaiaren orgasmoa.Inauteri aurreko ostegunean, ostegun gizen delakoan, Ataun aldean eskean ibiltzeko ohitura zuten mutiko gazteek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Baina, batez ere, ostegun gizen haren berezitasuna tabernetan sartzea zen, guk ordura arte ia inoiz egiten ez genuena, eta tabernetan ardoa eskatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Bera aldean Nafarroan, eta Haltsun Lapurdin, ostegun gizen egunez, eskolumeak etxez etxe ibiltzen dira kantuan eta eskean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus