Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizatxar izond/iz pertsonez mintzatuz, gaiztoa, doilorra, zitala.

Alde hemendik, lapur gizatxar halakook.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.

Eszter, Lajos gizatxar bat dela ohartaraztea da nire eginbeharra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Gu ez gara apaizak hiltzen eta mojak bortxatzen dabiltzan gizatxarrak. Gero, dena jokatu eta ezer gabe geratu ninduan, eta gainera sei errublo ordainarazi zizkidatean hango gizatxar haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.

Emaztea jipoitzen zuten gizatxarrak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Hildakoak «gizartean bizitzea merezi ez duten gizatxar batzuen biktimak» direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Lagun maitea, gizatxar horiek goseak hiltzen utzi hinduten, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Nahi bezain azkar hiltzen ez den gaixoari labana luzea sartzeko desiratzen dauden gizatxarren aldetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 152. orr.

Gizatxar gaiztoa hi!, inoiz ez haiz nire etxera etortzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Jendeak gizatxar ozpindutzat hartu ohi du satiragilea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 232. orr.

Gizatxar talde bat azaldu zen, lainezaz betea; ordaindu gabe jan eta edan ondoren, gizonaren eta neskaren bide beretik alde egin omen zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina gizatxar (3); duen gizatxar (3); eta gizatxar (6); gizatxar bat (10); gizatxar batzuk (3); gizatxar galanta (3); gizatxar haiek (3); gizatxar horrek (5); gizatxar hutsa (7); gizatxar talde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus