Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizaseme 1 iz gizaki arra. ik gizakume; gizonki1; gizon.

Berrogeita hamar bat, gizaseme, emakume eta umeak kontatuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Nik eroapen handiz jasan omen nuen besarkada, gizasemeok emakumeen beroaldi edo flakezia horiek jasaten ditugun eran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Ukaezina da emakumeek neurrigabeko boterea izan dutela beti gizasemeen gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Gizaseme bat eta emakume bat aurkitu zituen ohean etzanda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.

Bi lagun hil ziren: 53 urteko gizasemea eta 13 urteko mutila.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Gizasemea larrubizi baitzegoen, miliziano-kapela bakarrik buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Zuetako gizaseme guztiak -belaunaldi guztietan- jaio eta zortzi egunera erdainduko dituzue.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.

Fanoko gizaseme bat, Bonomo izenekoa, perlesiak eta legenak jota zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 867. orr.

Gotzain eta kardinal izatera iritsi zen kataluniar gizaseme hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Tazito-ren Anales direlakoak gogo biziz irakurtzen ari zen gizaseme gazte bat, soldadu zauritu, zoriontsu bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.

Gizasemeetan ederrena den zure Senarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1199. orr.

Maiatzaren 17an dute artzainek, gizasemeek, beren zaindaria: Paxkoal Bailon santuaren eguna baita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.

Gizaseme bat ikusi zuen, Serafin batek bezala sei hego zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

2 (izenondo gisa)

Izugarri maite zuten alaitasun hura bezero gizasemeek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina gizaseme (4); beste gizaseme (12); beste gizaseme bat (5); bezalako gizaseme (4); bezalako gizaseme bat (3); bi gizaseme (12); bi gizaseme haiek (3); bost gizaseme (4); bostehun gizaseme (4); bostehun gizaseme hil (3); den gizaseme (5); dira gizaseme (3); dira gizaseme guztiak (3); duen gizaseme (4); eta gizaseme (22); etxeko gizaseme (4); etxeko gizaseme guztiak (4); ez gizaseme (3); gizaseme antzeko (3); gizaseme askok (3); gizaseme bat (70); gizaseme bat eta (3); gizaseme bat etorri (3); gizaseme bat ikusi (4); gizaseme batek (11); gizaseme batekin (7); gizaseme baten (9); gizaseme bati (4); gizaseme batzuen (3); gizaseme batzuk (3); gizaseme eta (17); gizaseme eta emakume (7); gizaseme gazte (7); gizaseme gazte bat (3); gizaseme guztiak (21); gizaseme guztiek (3); gizaseme haiek (8); gizaseme haiek esan (3); gizaseme hau (3); gizaseme heldu (4); gizaseme hil (7); gizaseme hil zituzten (3); gizaseme horrek (3); gizaseme hura (4); gizaseme jatorra (5); gizaseme moduan (3); gizaseme nahiz (11); gizaseme nahiz emakume (10); gizaseme on (3); gizaseme oro (3); gizaseme prestu (3); hainbat gizaseme (4); hiru gizaseme (8); lau gizaseme (3); nuen gizaseme (3); urteko gizaseme (5); urteko gizaseme bat (3); zen gizaseme (4); zuen gizaseme (10); zuen gizaseme bat (3); zuetako gizaseme (3)

bezero gizasemeak (3); bi gizasemeren (4); dudan gizasemerik (3); duen gizasemea (4); erantzun zuen gizasemeak (3); eta gizasemea (3); eta gizasemeak (5); gizasemea da (3); gizasemea izan (4); gizasemea zen (7); gizasemeak bere (5); gizasemeak bere aitamak (3); gizasemeak ere (4); gizasemeak eta (6); gizasemeak ez (6); gizasemeak oro (3); gizasemeren bat (3); handiko gizasemea (4); urteko gizasemea (7); urteko gizasemea zen (3); zen gizasemea (3); zuen gizasemea (3); zuen gizasemeak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus