Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizarteratze 1 iz gizartean txertatzea; gizartean ezagutaraztea.

Zentroaren xedea gazteen gizarteratzea baldin bada.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Irakaskuntzaren bitartez eta zientzia eta teknologiaren transferentziaren bitartez egiten dela gizarteratze horren alde handi bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Gutxiengoen gizarteratzea eta horiekiko begirunea bultzatuz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.

Etorkinen gizarteratze duina.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Gizarteratzea, enplegua eta ekintza komunitarioa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizarteratze prozesuak haurren gaitasun eta beharrei ihardetsi behar die.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Euskal Pizkundea deituriko kultur mugimenduan [...] abertzaletasunak ordu arte inoiz egin ez zituen ikerketak eta gizarteratze-lanak burutu ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

Konkurrentziazko mekanismoen hedapenak bata bestearen ondoren hausten ditu gizarteratze-egitura tradizionalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Ez nuen berehala sendagileren batengana jo nahi izan, gehiegizkoa izango zen bestela gizarteratze dosi hura egun bakar baterako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Gizarteratze Errenta Aktiboa 300 eurokoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Lanean hasi da Ijitoen Gizarteratze Kontseilua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideak, Enplegua eta Gizarteratzea Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus