Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heroe lapurren batek galasi guziak bere zakuratu, dama lirainen batek gizandiak umetu, txingurri urdinen batek Euskal Herri osoa salbatu... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.
Kultura unibertsalaren gizandia izango zinen, figura erraldoia mendebaldeko pentsaeran. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.
Lenin han Errusiak eman dituen gizandien artekotzat dute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 210. orr.
Abrahan lehen aita, gizaundi gisa ageri da, bere gurasoen etxea utzi eta 'bidean' jartzen dena, sakrifizio guztietarako prest. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.
Hiru lagunei ez zaie ezabatu arrantzale gizandiaren itzala. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 48. orr.