Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizaseme gizalegetsua, jatorra, adiskidetsua dela esaten didate ezagutzen duten guztiek. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 100. orr.
Bere piamontear-musu gorri ñimiñoan irribarre gizalegetsu bat marraztuta. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 121. orr.
Vienako diagnostiko-zentro baten postalaster batekin hasi zen; oso modu gizalegetsuan idatzirik zegoen, ohartarazpen bat areago kexabide bat baino, eta erantsirik zekarren erradiografia egiaztagarri bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.
Sethek bere kapela kako batean eseki, eta gizalegetsu jiratu zen neskagana. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Gizalegetsu aurkeztu bere burua, eta lan bat proposatu zidan. Woitech, gizalegetsu, pertsona gehienak izaten diren bezala, banketatik jeiki eta ohorezko lekua eskaini zion Andreasi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.
Baina, nahiz eta beti "Kaixo, Oliver!" alaiaz kasu egin, beti bezain gizalegetsu, serio eta urrun egon zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.