Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizaldi (ETCn 1.386 agerraldi) 1 iz mendea.

Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 119. orr.

Gizaldi eta gizaldietan erroak eginiko hierarkia hori.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Oinak garbitzeko, oinetakoak jantzi edo eranzteko usarioa gizaldien gizalditan gorde izanak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Gure herrian gizaldiz gizaldi gogoratuko den ekintza bat egitera noa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.

Gizaldiz gizaldiko transmisio hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 117. orr.

Hura eta bera da, gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, giza muinetan itsatsirik gelditu zaigun sexologoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Estatuaren gizaldi askotako antolamendu-tradizioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Zenbait gizalditan zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Alkate hitzak semantika zabala izandu du gizaldietan barrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Hona hamabosgarren gizaldiko izpirituak esan didana: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 56. orr.

Beraz, gizaldi honetan ia laukoiztu egin da biztanleria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Gizaldi berriko kazetaritza.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Gauza askotan India ez da bizi XXI gizaldian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Gizaldiaren bigarren erdialdean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Orain urte asko, orain gizaldi asko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 118. orr.

Duela gizaldi askotako euskaldunek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Mende hau izan baita aurrerapen izugarriak ahogozatzeko mendea baina, aldi berean, paradoxen gizaldia ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.

2 ipar belaunaldia.

Erakaspen baitezpadakoa oraiko gizaldiarentzat, dena tripa joko.  Herria   2004-03-04

Familia guzia, orotarat bortz gizaldi, elgarretaratu da omenaldi bat eskaintzeko bere arbasoari.  Herria   2001-06-14

Oraiko gizaldi berrieri doakie aiten ganik hartu lore ta argien pitz eta biziaraztea.  Herria   2005-07-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus