Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gizakote iz gizonkotea.
Adin jakinik gabeko gizakote bat neukan parez pare. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
Irri-karkarak antzaldatu egin zion aurpegiera, ordu arteko gizakote baten itxura basalasaia mozorro batek eman izan balio bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.
Nire kabiltzarrari lotutako arrantzontziak batbatean marro egin zuen, lotan dagoen gizakoteak ametsen batek asaldaturik eta esnatzeke egingo lukeen bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Artistak mahaitik altxatu eta banan-banan irten dira lokaletik, gizakote hari kontra egiten ausartu gabe. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 138. orr.