Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori da gizatasuna, eta klaseen arteko halako ezberdintasunik izango ez duen herri bat desiratzea gizakoia da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.
Baina eskerrak ematekoa, askoz ere ekintza gizakoiagoa ei da, keinu garatu eta konplexua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.
Jainkoaz betea zegoen gizon honek jarrera guztiz gizakoi eta errukitsua erakusten zuen adimengabeko sorkarientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 897. orr.
Zure jainkotasunik gabe, ez da ezer gizakoirik, ez argirik, ez errugabekorik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.
Nik uste dut gizaki bakoitzak bi alderdi ditugula: bata gizakoia eta bestea animaliazkoa. Berria - Kultura 2004-09-24
Azkenean, Byronek adierazi nahiko digu ezin izango dugula izaki hori maitatu, ez hitz horrek duen adierarik sakonenean, gizakoienean, bederen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 46. orr.
Gure maisuek lege gizakoi hau eman ziguten arren, gaur egun banasta baten arrastaka eramaten dugu eta makila batez zeharkatzen bere burua hil duen gizona. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
-Politika gizakoia da gurea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.
Erromeriak oso gizakoiak, samurrak eta politak iruditzen zaizkit, antigoaleko gauzen xarma hori dute, eta gaurko pubak, tabernak, dantzalekuak eta neuronak disparatuta daramatzaten gaztez betetako kaleak, aldiz, basatiak iruditzen zaizkit, batere samurrak ez, gizatasuna ezezagun duten leku amorragarriak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 67. orr.
Gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.
Delanoe jaunari ganibet ukaldia eman diola ez baititu maite ez politikariak, are gutiago gizon gizakoiak. Herria 2002-10-10
Avocats eta associés, deritzan filmetan ikus daitezke saltsa guziak, bat bertzearekin etzaten dena, gizon gizakoia, emazte emakoia ere bainan, hain zuzen bi horiek juntatzen direla gizona gizon ala emazteekin doala, emaztea emazte eta gizonekin. Herria 2003-08-14