Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizajo (640 agerraldi, 134 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 3.110 agerraldi) 1 izond pertsonez mintzatuz, gaixoa, errukarria. ik gizagaixo.

-Ez, gizona naiz, gizon gizajo bat, nahiago baduzu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Zertako balio izan digute beren gezurra iraultzen ez dakiten iraultzale gizajo horiek?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Tuberkuloso gizajo batek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Kanta honetan ere, Bartolok amorante gizajo pobrearen irudia bereganatzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

Ni ezjakin gizajo bat besterik ez naiz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

Idazle gazte gizajo batez ari denean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Kanta honetan ere, Bartolok amorante gizajo pobrearen irudia bereganatzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

Nola du izena agure gizajo tximino-aurpegi horrek?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Orin more bat marraztu zion mateko irakasle geroz eta gizajoagoari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.

Gauza asko esan da gure Orentzero gizajoaz. Arnold gizajoa!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

-Gizajoa, Artola! -esan zuen etxeko nagusiak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Eta guk kolorezkoa eta koloretsua zela uste, bai baiezkoan eta bai ezezkoan: gizajoak gu!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

-Oraindik lo hartu gabe, gizajo hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Non da, gizajo hori, zure biziera santu eta ondradu hura?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.

Hoa kanpora, gizajo hori, ez baduk zuzi batez atzetik jarraitzea nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

Nik, euskalgiro hipokritak gero eta jitoagotzen nauen gizajo honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

1a (abereez mintzatuz)

Zenbat zakur eta katu gizajo ez ote zituen harrikatu berak!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Egun haietan ez zen hegaztien lorratzik ere ageri eta basapiztia gizajoak ez ziren oihanetik inoratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

• 2 iz gaixoa, errukarria den pertsona.

Gizajo hura benetan urduri zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

Ba, atzo ere erori zuan gizajo bat aldamio batetik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

Zelaiaren erdi-erdian han harrapatu du gizajoa, gorpuzkondo guzia ostikoka odoldua daukala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.

Ez zidan sinesten, ez zidan ulertzen, eta kezkatan gelditu zen gizajoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Ixilik egongo al haiz faborez, gizajo ostia hori!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Ez zen, antza, gizajo peto-petoa; areago dirudi, Piamontean esaera denez, "gatz hondarrak ez ordaintzeagatik zoroarena egiten" dutenen klasea ote zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Gorpua ateratzeko aitzurretan egin zuten hiru gizajoak ahaztu barik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 87. orr.

Louisianako gizajo bat 1.900 boltioen zain, burua bizkarrekoaren kontra tentetua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

3 (izenondoekin)

Egiozu argi gizajo ezjakin honi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 176. orr.

Kaltetutzat dauka bere burua, gizajo errukarria!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

Gizajo hutsa, behartutakoren bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Fraintzi aldetik, erromes bidea aitzaki, sartutako gizajo itxurako jende talde alderrai, alproja, engainadore haien kutsu negartia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Eta ni, parre axal bat ezpainetan, nere gizajo paperean nago ixil-ixila.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Apustugileak berriz, gizajo jendea ziren, gutxik zuten esperientzia hura errepikatzeko itxura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

· Izan, geure modu samarreko gajo-gizajo batzuk izango ziren, ez askoz gehiago eta ez askoz gutxiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure gizajoa (4); aita gizajoa (5); baina gizajoak (3); cesare gizajoa (3); da gizajoa (4); du gizajoak (4); eta gizajoa (6); eta gizajoak (5); gizajo bat (18); gizajo batek (3); gizajo hari (3); gizajo hark (7); gizajo hau (10); gizajo hauek (3); gizajo honek (3); gizajo hori (25); gizajo horiek (3); gizajo horrek (19); gizajo horri (4); gizajo hura (8); gizajoa ere (3); gizajoa ez (4); gizajoa itsu (3); gizajoa ni (3); gizajoa oso (4); gizajoak bere (3); gizajoak ez (6); gizon gizajoa (4); james gizajoa (5); jaulier gizajoa (3); stanie gizajoa (3); zakur gizajoa (3); zen gizajoa (12); zuen gizajoak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus