Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gizagaizo izond/iz gizagaixoa.
Lau aleman gizagaizo haiek ez zuten kar handirik barrandan ibiltzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.
Pentsa, kanpoan, biluz gorrian, zer hotzak pasatzen zituen Joanes gizagaizoak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 97. orr.
Pena emaiten zuen, gizagaizoak, zango bat bertzearen aitzinean ezin ezarriz, balantzaka, ezin aitzinatuz, buruan zituen xoradurak inguruko presoek ederkisko asmatzen baitzituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 147. orr.