Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizagaixo (283 agerraldi, 87 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 992 agerraldi) 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, gaixoa, errukarria. ik gizajo; gizagajo; gizarajo.

Lotsa pixka bat ematen ziola bere ahizpa langile gizagaixo batekin ezkondu izanak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Ero begiak zituen nire aita gizagaixo honek, eta ezin zuen ezkutatu.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Mingarria zaizu gazte gizagaixo horri gehiago itxaronaraztea, ala?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Gure familia guztia hondatua zuela ezjakin gizagaixo bat zelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

Haren aldamenean, patuak haraino bultzaturiko arlote gizagaixo batzuk zeuden, eguzkiak noiz berotuko zain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Mutil gazte gizagaixo haren alde zerbait egin behar zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Lisak kezka bakarra zuen abentura horretan: Quenu gizagaixoak nolako kolpea hartuko zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.

· Neskatxa pollit eta munstro gizagaixo haren arteko adiskidetasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.

• 2 iz gaixoa, errukarria den pertsona.

Emadazu, horregatik, niri, gizagaixo honi, orain zuri zintzo jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 258. orr.

Buruari eragiten zion, "Zer espero daiteke horrelako gizagaixoengandik?" esanez bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei.  Elizen arteko biblia   Sal 72,13

Patu idatziaren kontra borrokatzen den gizagaixoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.

Eta lankideek burutik egindako gizagaixo bati bezala egiten zidaten so begiaren ertzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Gurutzearen izenean gizagaixoak sutara kondenatzeko gai dena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Ez nekien zer egiten nuen gizagaixo honek!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

Gizagaixoa afari batetik omen zetorren une horretan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

Hiru gizagaixoak hondarretan geratzeko zorian egon ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

3 (izenondoekin)

Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau, indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.  Elizen arteko biblia   Sal 69,30

Tamalez, gizagaixo errukarri hutsak gara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.

Gizagaixo zarpailtsuak, merkatu nagusiko goizean esnaturiko gosetiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Barren-barrenean gizagaixo histeriko bat zen, eria, bere eginkizuna probidentziala zela zeharo sinetsia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Hi bezalako anarkista gizagaixo batez axolatzeko.  Berria - Kultura   2004-03-21

Irakaslea gizagaixo handiusteko, barregarri bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Alboan nuen gizagaixo onanista gortzen hacia.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.

Ni, txikia, izerditua, gizagaixo hutsa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gizagaixo itxurako estudianteak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus