Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizagaindiko 1 izlag gizakiaren ahalmenen gainetik dagoena. ik gizagaineko.

Gizagaindiko eginahalak egin arren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Ezin eraman halako tentazio gizagaindikoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Antzinako kimikariek kemen eta pazientzia gizagaindikoak izan behar zituzten, edo hein berean zen, bestela, neurrigabea organikoei buruzko nire esperientziarik eza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Gorputz indartsua zuen, gizagaindikoa zirudiena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.

2 (izen gisa)

Izadia nahiz gizadia gobernatzen zituen Logos unibertsal objektiboa, lehen gizagaindikoa ("jainkozkoa", kosmikoa), Erdi Aroak problema handi gabe Jainkoarekin parekatu ahal izan duena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Arau absolutuak onartzea, gizagaindikoa onartzea da, transzendentzia onartzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus