Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gizagabe izond gizatasunik gabea.
Ulertu egin nahi du nola bihur daitekeen gizakia hain gizagabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.
Hantxe neuzkan ordurako, ni iritsi zain, lanaulki bat, aire kanpai, idazmahai bat, beirazko ontziz beteriko armairu bat eta isiltasun eta ordena gizagabe bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.
Nekez jaiki naiz; ispiluan, albaitariaren burezurraren gainean, aurpegi gizagabe bat ikusi dut labaintzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.
Haren hitzak ez baitziren gizagabezko gauza eta uneen itzal bat, bestela baizik, bere bizitza osoa ari zitzaidan zabaltzen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.