Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizaera, nortasuna, nork bere baitan daraman demonioak moldetzen baitu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.
Deusek erakusten al du, ba, gure gizaeraren errepresioa, puzker batek bezain ederki? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.
Herriko jendeak, gizaera konkretuak nabarien diren lekukoak, alegia, giza eskema jenerikoak nahiago ditu, betiko arketipoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.
Ez litzake ergelkeria haundiagoa izanen, akaso, oinak ongi aztertuz munduko gizaera desberdinen sailkapen zahatz batzuk egitea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 99. orr.
Bidasoaz bi aldetako zoko ilunotan errotutako euskaldunon gizaerak, kulturak, odolak, asko zor diola, besteak beste, Santiobide inguruko merkatu beltz hari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.
Kristautasun integrala, zinezko jesuitismoa alegia, ez zela ongi uztartzen gizaera europarrarekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.