Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso pertsona gizabidetsua zen, amore emailea eta guztiz atsegina, bere kalterako bazen ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.
Gezurti bezain gizabidetsuak zarete zuek. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 182. orr.
Hantxe ezagutu zituen Manilov -lurjabe guztiz jator eta gizabidetsua bera- eta Sobakevitx -gizaseme moldakaitz samarra itxuraz-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.
Halako adeitasun eta adiskidetasun gizabidetsuegia erakusten zuen bere maneretan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
Mundutarron gorabeherak ordenatzeko modurik justuena -zuzen eta gizabidetsuena- da errepublika. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 41. orr.
Nire jokaera ez zen, beharbada, oso gizabidetsua izan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Oso pentsamendu gizabidetsua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 67. orr.
Ahots neutro gizabidetsu batez. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 143. orr.
Irlandar adeitasun gizabidetsu, bihotzezko eta benetakoa, gure aurrekoengandik jasoa eta guk gure ondorengoei utzi behar dieguna. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.
Oso gauza noble, duin eta gizabidetsutzat zeukan Frantziskok [...] Jainko Jaunaren maitasunagatik limosna eskatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.
Mehatxu handi bat dago hiriaren gainean -esan nion gizabidetsu, ondotik pasatzean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.
Berrogeita hamar urte inguruko gizon potolo batek irribarre polit bat itzuli zidan, gizabidetsu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.
Ordu arte gizabidetsua agertu zen bere boza idorra bihurtu zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.
Azmalek ederki asko ezagutzen zituen Ishmirren gurari eta zaletasunak, eta honen begien aurrean atsegin, xalo eta gizabidetsu agertzen ederki asmatu zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.
eta gizabidetsu (3); eta gizabidetsua (3); oso gizabidetsua (3)