Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gisatsu 1 izond gisakoa, gisakotasunez betea.

Eskolakide kristauak jende gisatsua ziren; ez haietarikorik ez irakasleetarikorik, inork ez zidan zuzendu hitz edo keinu etsairik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Armadatik erretiraturiko jaun gisatsu bat zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

-Horrekin lasaitzen nauk -esaten du tonu gisatsuan jeneralak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 194. orr.

Kexabidezko gutun gisatsu bat idatzi nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Sandro adi egoten zitzaidan, arreta ironikoz, beti ere prest hitz gisatsu bezain labur biz seko moztuta uzteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

2 (adizlagun gisa)

Oldar erretolikatsu bat espero nuen, baina natural bezain gisatsu aritu zait.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 203. orr.

Gonbidatua lasai dago, eta hark ere gisatsu erantzuten du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus