Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
girondino izond Frantziar iraultzan, errepublikaren eta jabegoaren alde, eta terrorearen aurka zegoen alderdi batekoa.
Erregeak eta nobleek ez zuten onartu nahi girondinoek proposatzen zuten monarkia konstituzionala, are gutxiago jakobinoek aldarrikatzen zuten errepublika, eta konspiratzen hasi ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.
Akusazioak garbiak ziren: atzerritarra, noblea, girondinoen aldeko ezkutuko satorra, legez kanpoko diru-trafikatzailea... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.
Beren arerio girondino guztiak suntsitu zituzten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.