Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat hauteman zuen irriz, burua girlanda batez inguratua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.
Girlanda bat zegoen patioko atean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.
Burdinorizko sandaliak oinetan, eta artile eta ereinotzez txirikordaturiko girlandak zeuzkan lepotik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.
Eguberriko girlandak eta argiztadurak desegiten hasiak dira gure karriketan. Herria 2003-01-14
Paperezko girnalden artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.
Girlanda urre-kolorez apaindutako pianoforte zahar bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 138. orr.
Mahatsondoaren adar, mordo eta hostoz egindako girlandak apaingarri ageri ziren, berde leun baten gainean margoturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
Atalburua lorez eta girlandaz jazten du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.
Lorez eta hostoz ehotako girlandaz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.
Buruan, satinezko pipil-girlanda bat zeraman. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 458. orr.
Bihotz-bihotzeko elkar-hartze ona palmondoa bezala loraturik, bakeak aurrera ere jantz zezan bere buruxka-girlanda. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 211. orr.
Urtero ostera ere zintzo-zintzo agertzen diren hosto-girlanda horien aurrean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.
Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren jolasean, animali buruak, txerri saiheskiak, saltxitxoi girlandak inguruan zituztela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Odolki girlanda haiek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.