Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

giri 1 izond/iz karlistaldien garaian, liberala.

Etxague jeneral giria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

Eta are gutxiago herri errepublikano "giri" ustel honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 128. orr.

Komentuaren barruan, berriz, bizirik irteteko batere esperantzarik gabe, 600 giri zeuden.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Euskal karlismoaren itoketa burutzeko, Madrilek azpitik dena ausarki koipeztaturik, giputx "giri" mordoska bat topatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

"El Diario de San Sebastián" egunkari giri-zalea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 82. orr.

2 atzerritarra.

Jende koloreduna aurkitu zuten eta jende grisa; gazteen algara eta zaharren patxada; giri despistatuak edo gazte mugidazaleak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

Dotore etorri zen Ane, beltzez goitik behera, larruzko praka beltzak eta jakanarru beltza, talde giri baten skipy beltza barruan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Lanzaroten geunden, Europako bazter guztietako giri artean.  Berria - Kirola   2004-06-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus