Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lepoko girgilak, urre eta zilar batera, zaratatsu erakusten zituztenen estralurtar aurpegietara so. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 52. orr.
Mezaren emateko, apezpikuaren inguruan hogeita hamazazpi apez juntatu ziren, handizki, dena girgila eta urre kolore. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 139. orr.
Politikariek zein kulturaren zedarritzaileek medailak, oroit taulak, kopak eta zinezko baliorik gabeko mila girgilak oparitzen zizkioten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 128. orr.
Baionako karriketan zebiltzan girgila saltzaileak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 66. orr.
Haien aldean Melinda, gauza girgil inutil mota bat zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.
Gaizkile kiskil, axpikari girgil eta nahastekari xirtxil batzuk. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.