Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

giputz (191 agerraldi, 12 liburu eta 1 artikulutan; ETCn 338 agerraldi) 1 izond Gipuzkoari edo gipuzkerari dagokiona.

Beno, beharbada giputz estiloa eta bizkaitar estiloa esan beharko geunke.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

Bizkaira, ostera, laster iritsi zen euskara giputzaren ospea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 17. orr.

Bizkaiko apaiz askok euren euskara baino nahiago zutela giputza, eta euskara giputzean predikatzen ohituta zeudela.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 54. orr.

Joanis Nafarroa Behereko baigorriarra eta Txorgori giputza.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 60. orr.

2 gipuzkeraz mintzatzen dena.

Zalantzarik gabe, gipuzkoarrago egiteaz batera, giputzago ere egin da, harrezkero, Deba arroa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 77. orr.

• 3 iz gipuzkoarra.

Giputz zenbaiten jokabidea ez zen izan batere jatorra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 131. orr.

Giputzak gogorrak, baina maltzurrak zirala esaten eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.

Hirugarren eskuadra, era berean, 30 giputzek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Ez fidatu giputzekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus