Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
giputx (orobat giputxi) 1 izond adkor gipuzkoarra. ik giputz.
Giputxok ez ditugu mendebaldeko bizkaitar paraje horiek batere ezagutzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 235. orr.
Giputxiak eta naparrak bakarrik, esan dutenez, bizkaitarrak eta arabarrak oraindik ez baitira Lizarrara ailegatu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 167. orr.
Martiartukoak, gehienak ziren Txorierrikoak, eta "giputxak" esaten zieten, Amianori gustatzen ez zitzaiona, mespretxuzkoa egiten zitzaiolako belarrira. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.
2 gipuzkeraz mintzatzen dena.
Euskalkietan ere sakonduz joan nintzen neure kabuz eta -giputxa izaki- bizkaieraz eta zubereraz era duinean hitz egiteko gai nintzen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 93. orr.