Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gingko (orobat ginkgo eta jingo g.er.) iz zuhaitz hosto-erorkorra, handia, jatorriz txinarra (Gingko biloba).

Haurtzaroko baso japoniarrak etorri zitzaizkidan gogora, astigarrak, kriptomerak eta gingkoak, ipurdiz gora moztuak ni bezalako izaki ezdeusa zigortzeagatik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Jar dezagun, beraz, egun euritsu bat zela, eta haizeak ere gogor astindu zituela hiriko tamarizak eta platanondoak, baina ez gingko bilobak, hiri hartan ez zegoelako gingko bilobarik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 48. orr.

Argazkia zapata kaxa baten hondoan dago, egunkari txatal eta ginkgo hostoen artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

Zernahi zuhaitz mota aurkitzen da hor, Japoniako jingoa, Txinako banbua, Kaliforniako sekuoiak eta bertze.  Herria   2003-08-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus