Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hostape berdean nonahi ageri ziren ginga mordo zurigorriei. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
Ginga batzuk jarriak zituen belarrietan zintzilik umeen antzera, ginga beltzak, masailetan saltoka zebilzkionak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Hostorik gabeko basotxo artean, zanga ondoan ginda, elorri, eta alkazi adarrak pilatzen zirela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.
Ginga falta izan zaio, txapelketa irabaztea, baina harro egoteko moduko lana egin du. Berria - Kirola 2004-02-03
Dusan Ivkovicek oso lan ona egin zuen CSKAn azken denboraldietan, baina ginga falta izan zitzaion. Berria - Kirola 2006-05-02
Riazor festa bat zen, ginga falta zen bakarrik. Berria - Kirola 2004-04-08
Neurri hori bizkotxa baten gainean ezarritako ginga baizik ez da. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Franek, etxeko jokalari batek, jarri zion ginga festari, 75. minutuan lasaitasunaren gola eginda. Berria - Kirola 2004-04-08
· Houstongo Mastersa irabazi zuen eta ginga bikaina jarri denboraldiari. Berria - Kirola 2004-11-23
ginga falta (4); ginga jarri (3)