Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gimnasia (71 agerraldi, 25 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 1.336 agerraldi; orobat jimnasia 3 agerraldi, liburu 1ean; ETCn 4 agerraldi) 1 iz gimnastika, soinketa.

Ez du gimnasia egiteko beharrik izan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 89. orr.

Gimnasia pasiboa deitzen den hori.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 93. orr.

Sexu-jarduera zentzurik gabeko kamasutra bihurtzen da, gimnasia sexual hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Adrian, inola ere morrosko izan ezin zena bere arazo fisikoagatik, eta gimnasiatik ere libratua zegoena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Gimnasiako arropa izerdituaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik gimnastiko.

Gimnasia ariketak egiten.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Auzokideak amaitu du bere gimnasia taula.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

Gimnasia saio batean harrapatu nuela esan zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.

Gimnasia aretoak aire girotua du.  Berria - Kirola   2004-08-11

Munduko Gimnasia Txapelketa.  Berria - Kirola   2004-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gimnasia egin (3); gimnasia egitea (3); gimnasia egiten (6); gimnasia egiten hasi (3); gimnasia eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus