Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken pixaldi horretatik, ordea, kasik ordu erdi iragana zen, eta bitarte horretan nire giltzurrinak lanetik gelditu ez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Giltzurrunak gogortuxe zeuzkanez berak gerria makurtzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Herriko urak albo herrietakoak baino gozoagoak baitziren, eta [...] giltzurrunak garbitzeko hobeak ere bai. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.
Sabelaren azala urraturik, bi giltzurrunak agerian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Giltzurrinetako oinazeak, sabeleko min handiak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.
Minez zegoen, giltzurrunetako gaitz oso larriak jota. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 603. orr.
Giltzurruneko minbizia tratatzeko beste aukera bat. Berria - Gaiak 2004-07-02
Giltzurdin batetik arrunt gaizki omen dabilela Sara. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 104. orr.
Giltzurrunetako harriak desegiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Giltzurrun eta gibeleko harri eta gaitzen kontra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.
Giltzurrunetako edo besikulako kolikoa zeukan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.
Giltzurruneko glomeruluen hantura kronikoa. Berria - Gaiak 2004-12-24
Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Erabat ongi funtzionatzen ez duten bi giltzurrun txertatzea organo osoa txertatzea bezain eraginkorra dela ondorioztatu du Ameriketako Estatu Batuetan eginiko ikerketa batek. herria¬
Giltzurruna transplantatzeko aukera ere badago. Berria - Gaiak 2004-07-02
Sendagile hauek, giltzurrunak kentzeko eramaten zuten jende pobrea eritegi pribatuetara. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 213. orr.
Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Arratoientzat sortutako giltzurrun artifizialak odola iragazi eta gernua sortzeko gai izan dira. Berria - Gaiak 2004-07-02
Enbrioietako zelula amak baliatuta, giltzurrun osasuntsuak sortzeko aukera dagoela frogatu du arratoietan Marck Hammerman [...] zientzialariak. Berria - Gaiak 2004-07-02
Enbrioietako zelula ametatik hazitako ehunek giltzurrun normal baten itxura zuten. Berria - Gaiak 2004-07-02
Egia esateko, schenke bat da, taberna bat, baina oso giltzurrun onak prestatzen dituzte. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
Giltzurrun eta guzti ondo erretako zekor izugarri baten erdialdeko okela-puska eder bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.
Hor, muinak, saski apaletan kontu handiz utzita; han, gibelak, odola zeriela; harago, giltzurrun ubelak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Giltzurrunezko pastela dastatu ere egin gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.
Odola (giltzurrun-arteriatik) giltzurrunetara heltzen denean hasten da prozesaketa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
Odol-kapilarretan katigaturik daude tubuluak, eta giltzurrun-zainetara konektaturik kapilarrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.
Giltzurrun-makina ahal den guztietan gaixoaren etxean jartzearen aldekoa da gaur egungo politika. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
Gorputzean ez da toki askorik behin eta berriz konexioak egiteko, eta giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa zuten gaixoak ezin ziren bizirik mantendu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
Hamabost urte honetan Bonbai bihurtu da giltzurrun merkatu nagusia mundu osoan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 213. orr.
Giltzurrun-hersketaren oinaze artean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Estatu Batuetan, 1991n, ia 20.000 giltzurrun-transplante egin ziren, 3.600 bihotz-transplantetik gora. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Giltzurrun transplante bikoitza egin eta gero. Berria - Gaiak 2006-03-12
Batzuetan operazio bategatik 10.000 dolar pagatzen zituzten giltzurrun-hartzaileek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 213. orr.
Ordurako, alkoholak erreak zizkion giltzurrun-gibelak; desesperantzak, berriz, etorkizuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Sakrifizioetako bildots eta akerren odolez eta aharien giltzurrun-gantzez. Elizen arteko biblia Is 34,6
Davy Birne's pub mitikoa bisitatzea eta txerri-giltzurrunak gosaltzea ezinbesteko pausoak dira. Berria - Kultura 2004-06-16
Pistola nire giltzurrunetan itsatsi zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.
Poliki-poliki, giltzurrunetara eta gerrira iritsiko gara, eta hor ere arreta berezia jarriko dugu kuleroek edo galtzontziloek utzitako markan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 142. orr.
Samuelek ostikada bat eman zion giltzurrun parean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Lokarri edo soka batez giltzurrun-aldetik lotzea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.
Segundo gutxi batzuetako atsegin eternala, gerri kolpez lagunduriko isurialdia, esprinterrek helmugako marra gainean jotzen duten giltzurrun kolpea-a-a-a... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
Gibel, garun, giltzurrun gaineko kapsula eta beste zenbait barruki preziaturekin itzultzen baitzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.
da giltzurrun (3); eta giltzurrun (5); eta giltzurrunak (8); eta giltzurrunen (3); eta giltzurrunetan (4); ezkerreko giltzurruna (3); giltzurrun artifiziala (6); giltzurrun artifizialak (5); giltzurrun bat (5); giltzurrun eta (3); giltzurruna kendu (4); giltzurrunak ere (3); giltzurrunak eta (6); giltzurrunak gaineko (5); giltzurrunak gaineko gantzarekin (5); giltzurrunetan eta (6)