Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kutxa itxi eta giltzatu orduko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.
Gelatik irten baino lehen, idazmahaia giltzatu zuen bi bira emanez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.
Maisuaren etxeko taberna berria ere, giltzatu zuten. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 87. orr.
Bainugelako atea giltzatu gabe neukan, eta Hanna (horra zer pentsatu nuen) noiznahi sar zitekeen lasai asko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.
Neskatoa armairu batean giltzatu zuen tarrapataka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.
Ene gizonak giltzatu egiten ninduen gela ilunean, argia kendu eta gero. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
Semea gotorleku bateko leotzetan giltzatu zuen erregearena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.
Zer gerta ere giltzatua beharko zukeen polizi pistola bat zeraman eskuetan! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.
Ez dago sekreturik, ez ate giltzaturik: ez dago ezer ezkutuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.
Kutxa giltzatu baten irrikaz bizi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
atea giltzatu (4); giltzatu eta (5); giltzatu zuen (5)