Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

giltzatako iz giltzak eramateko tresnatxoa.

Barneratu, berriz itxi eta, sen hutsez, giltzatakoa eta kartera sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Sei ziren, nazioarteko lankidetzan diharduen erakunde baten logoaz ederturiko giltzatakora uztartuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Miopia eta guzti, banekien Klararen zorioneko giltzatakoa zela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Ezin konta ahala opari zuen: Charvet musuzapiak, art moderne eiteko hautsontziak [...], urrezko giltzatakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Ez ziren edozelango giltzatakoak; pizkailua ere bazuten!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus