Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukaldeko armairuan giltzapetu zuen botila. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Nire Hermes-Babya kendu didate eta armairu txurian giltzapetu, eguerdia delako, hau da, atseden-aldia. sultanak Nur Al-Din zenaren etxea giltzapetzeko agindu zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.
Gauez baizik ez zituzten giltzapetzen, zurezko txabola handi batean, eta han egiten zuten lo bi burdinazko hagen artean eskegitako hamaka batzuetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.
Horregatik guztiagatik ziega batean giltzapetua du, hamar atsok zaindua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.
Autobus-geltokitik etxera iritsi ginen unean bertan, gora eraman ninduen Lucyren logelara, eta hantxe giltzapetu ninduen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 317. orr.
Kargamentu itzela harrapatu eta etxean giltzapetu naiz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.
Izaro negarrez hasi da, dena kaka zahar bat dela esan du eta komunean giltzapetu da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.
EB-IUko hautetsiak Sestaoko udaletxean giltzapetuko dira irailaren 6an, ontziolaren alde. Berria - Ekonomia 2004-08-18
Sarritan, hain hertsiki giltzapetzen zen, ezen astebetean ez baitzuten ikusten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.
Piztia baten moduan giltzapetua sei hilabetez neure etxean bertan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 319. orr.
Isiltasunean giltzapeturik etengabe erantzun baten zain... Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 208. orr.
Goitik behera zeharkatu zuen Pataki, parentesi artean giltzapetu balu bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
Frantzisko preso erori zen beste askorekin batera, eta giltzapeturik espetxeko miseriak jasan zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Aurkari politikoak giltzapetzeko baliatzen zen kartzela honetan. Berria - Mundua 2004-05-15
Bat-batean, giltzapetutako norbait bihurtu da, landa-inguruetan giltzapetutako norbait. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.
Israelgo espetxeetan giltzapetutako preso palestinarrek. Berria - Mundua 2004-09-03
Kovaltxukek uste zuenaz bestera, epaia emandakoan kondenatuak ez zituzten elkarrekin giltzapetu, banakako ziegetan baizik, bakarturik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.
Gaurko hauek bezalaxe, atzoko kartzelero haiek indultua agindu zieten Trapako giltzapetuei, baldin eta publikoki euren damua agertzen bazuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 85. orr.
batean giltzapetu (4); batean giltzapetuta (3); etxean giltzapetu (4); gelan giltzapetu (3); giltzapetu egin (4); giltzapetu egin zuen (3); giltzapetu zuen (5); giltzapetu zuten (4); giltzapetuta dauden (5); giltzapetuta izan (3); giltzapetutako preso (3); guantanamon giltzapetuta (3)