Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

giltzape 1 iz adkor espetxea, kartzela.

Eder-ederra, zeinean ugari baitira giltzapeak, espetxeak eta leotzak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 90. orr.

2 giltzapean giltzaz itxia.

Makila magikoa, pertza eta erratza giltzapean gordetzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

Urdaiazpikoa giltzapean dago; nagusiak baizik ez du mozten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Gau eta egun ziega estu batean giltzapean egotea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.

Nik hala nahiago dut, giltzapean itxita, izeba Emily.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

Biloba hil zuelako dago giltzapean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Hil baino okerrago, giltzapean ustelduko nintzela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Hain balio handikoa ote naiz, giltzapean gordea egoteko?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 163. orr.

Giltzapean eduki zituen bizitza guztian, bizi-alargun betiko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,3

Polizia behartu zuten gaztea giltzapean sartzera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 66. orr.

Asa haserretu egin zen profetarekin eta giltzapean sarrarazi zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,10

3 giltzapeko izlag ik giltzapeko.

Begirada guztiak giltzapeko gelaren leihatila barradunera igo dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

giltzapeko zazpigarren urtean dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Giltzapean zeudela zigiluak eta gasolina-txartelak, eta ezin zuela, goragoko inork agindua eman ezean, giltzapekoa zabaldu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Giltzapeko egunerokotasuna.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

4 giltzapera

Jende txikikoren batek eskubideengatik kexa egiten badu, arrastaka eramaten dute giltzapera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 353. orr.

5 giltzapetik

Estimatzen dizut egongelako giltzapetik behintzat libratzea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 297. orr.

Orduan, erregeak askarazi egin zuen, herrien nagusiak giltzapetik libre utzi.  Elizen arteko biblia   Sal 105,20

Osabak kaudimena ordaindu nahi izan zion, giltzapetik jaregiteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

Judako errege Joiakin, hogeita hamazazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik.  Elizen arteko biblia   Jr 52,31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus