Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta mahuketan, eskumuturren giltzaduretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Haren sorbalden zabalera nabarmentzen zitzaion, haren besoen giltzadura ahaltsua, haren bularralde biribildua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.
Zenbat aldiz, bere giltzaduretatik askatu eta nonahi galdutako kaskezur, bernazur, edo saihetsezur zuri bati begira, gure munduko izateaz gogoetan! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.
Ezkerreko besoaren giltzadura hautsita. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.
Aulki batean jarri nintzen, ordea, min handia bainuen giltzaduretan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.
Zarakarrez eta harramazkaz josirik zeuzkan hatz samur zurbilen giltzadura guztiak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.
Beila Elke, neskamea, hezueriak jota zegoen; giltzadurak zeharo zurrunduta zeuzkan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
Haren beso-zangoak txori batenak bezain mendreak ziren eta, ondorioz, haien erdian konkortzen ziren giltzadurek harrigarriro hanpatuak ziruditen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 26. orr.
Ez, joan ez: lerratu egin nintzen zangoak gogortuta, giltzadurak dardarka, magnetikoki erakarrita zure aterantz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.
Burezurreko giltzaduren helburu nagusia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Gontza da, ingeniarien ikuspuntutik, giltzadurarik sinpleena: hatzetakoa, alegia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Gontza baino hobea da bola-ahokadura motako giltzadura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Giltzadura sinobial deritze gorputzean dauden gontz eta bola-ahokadura motako egiturei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.
Bolizko giltzadura artifizialak erabili zituen, 1890ean,Thomas Gluck kirurgialari alemanak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.
Cardan giltzadurak funtsezko bi gauza egiten ditu: lehenik -eta kapota erakutsi zion-, hari esker eragiten die motorrak gurpilei; bigarrenik, hari esker jirarazten ditu bolanteak gurpilak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Giltzadura bidez daude hezurrak elkarri loturik, eta badira gorputzean bost giltzadura mota. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.
Andreiren hanka-giltzadurek krak egiten dute. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 31. orr.
Izterrezurrari lotutako metalezko euskarri batez sendotu daiteke aldaka-giltzadura ahul bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 33. orr.
Ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.
Azkenik, hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.