Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gillette (orobat gilette) iz bizar xafla.
Orria kendu zuenak oso trebea izan behar zuen, xehetasun osoz, gillette batez-edo, ebakita baitzegoen orria josturen kontra-kontra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
"Gilette" batekin zinta ebaki, etenda geratutako zintaren bi muturrak zelorekin itsatsi, eta aurrera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.