Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gihartu, gihar(tu), gihartzen 1 da/du ad gizena galdu edo kendu.
Ilbeherak desintoxikatu egiten digu gorputza, [...] garbiketa behartuz; eta horrela lehortu, gihartu eta, aldi berean, indartu, zumiztu, larru lehorra bezala, giharrez kemendu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.
2 indartu.
egia da azken bolada honetan gaiaren inguruko iritzi kontrajarriak gihartu direla nabarmenki. Berria - Gaiak 2004-01-14
Sufrimenduak herriaren espiritu morala zailtzen eta gihartzen duela, Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 92. orr.