Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gihargabetu, gihargabe(tu), gihargabetzen 1 du ad giharra kendu.
Berak akabatu zuela bere oilasko erdia eta nik neure osoa ere bai kasik, Pedrok bereari izterra baizik gihargabetu ez zion bitartean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.
2 irud
Leihotik begiratu, eta neure Putzu kale zarpailduari ("zarpaildua" baino okerrago, ederturik agertu arren; gihargabetuta baitago zalantzarik gabe) agur esan diot isilean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 98. orr.