Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurpegiko gihar bat ere higitu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.
Alde batetik, bero nengoen, eta, bestetik, gihar bat ere mugitzeko ezgauza. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 127. orr.
Giharrak uzkurtu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.
Bat-batean, gihar guztiak teinkatu zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.
Julenek giharrak zurruntzen sentitu zituen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 245. orr.
Goraka jarraitzen du bere zangoen gihar guztiak behartuz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.
Giharrak pixka bat astintzera goazak Ondarretara. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 59. orr.
Izter eta zangoen giharriak berotuz doazela, tentsio gogor eta betan malgu batean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Lehenbizi esku mamiko giharrak lantzearen garrantzia azpimarratu zuen. Berria - Kirola 2004-09-30
Eta sekulako indarra eginez jaiki zen bere kateen kontra, luzatu ziren giharrak, puztu ziren zainak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 171. orr.
Giharrak lasaitu nahi zenituen eta ez zenuen lortzen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.
Giharretako mina dutenek, askotan, aspirina eta gisako botikak hartzen dituzte. ik beherago 8. Berria - Gaiak 2004-03-18
Arnasa ia hartu ezinik, besoko giharrak minduta. «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.
Hotzak sortzen dizkie arazoak giharretan eta zainetan. Berria - Kirola 2004-04-08
Arnasa goratua, gihar guztiak uzkur, besoak dardaraka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.
Ikustekoak izango ziren haren giharrak, bigunak eta ajeak joak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 180. orr.
Laringea osatzen duten gihar eta kartilagoen egitura eta mugikortasunagatik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Giharretako zuntzetan gordetzen den glukogenoak ur asko erakartzen duela eta hiru bat litro ur har ditzakela. Berria - Kirola 2004-07-17
Hegoetako giharrak ez ditu behar beste garatuta, eta horregatik, ezin du hegan egin. Berria - Gaiak 2004-08-18
Nerbio sistemaren gaixotasuna da Parkinsonen gaitza, eta dardara eta giharren zurruntasuna dira sintoma nagusiak. herria¬
Bihotzeko giharren birsorkuntza egin izan dute enborreko zelula helduak erabiliz. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Proteinen polimerizazioa, hainbat egitura osatuz, hala nola giharraren proteinak, zitoeskeletoa, erribosomak, birusen kapsideak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Asier Olaizolak zentimetro eta erdiko haragi-etena dauka eskuin gihar dorsalean. Berria - Kirola 2004-09-14
Eskuin hankako barneko gihar bikian haragi-etena du. Berria - Kirola 2004-08-21
Iriartek eskuin hankako gihar bikian zaintiratua egin zuelako. Berria - Kirola 2004-08-22
Martinek zuntz haustura dauka gihar bikian. Berria - Kirola 2004-02-15
Sarri izaten ditu giharretako gainkargak, eta fisioterapeuta baten laguntza behar du egunero. Berria - Kirola 2004-06-30
Gehrigen eritasuna giharrak atrofitzen dituen eritasun sendaezina da. Berria - Kirola 2004-02-22
Garai hori iristen denean hotzegi daukat eskua, alfertuegi garunetako giharra sortze-lanari ekiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.
Memoriaren giharrei astindu ederra eman. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 193. orr.
Glotisetik gorako barrunbeen forma eta neurria alda ditzakegu gihar mugimenduari eskerrak. Amorruzko gihar-uzkurtze batek estutu zion unetxo batez eztarria. Gailurrera abiatu dira; azken gihar-kolpeak nekearen eztenari amorerik eman gabe. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.
Gihar-zelulak ekoizteko, edo nerbio-zelulak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.
Oharkabeko gihar espasmoak saihesten ditu TCHak eta horregatik onuragarria izan daiteke bizkarrezurrean arazoak dituztenentzat. Berria - Harian 2005-04-17
Kapeluez eta aterki zuriez deus ez dakienaren gihar atabismoarekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.
Egunero beroketak eta gihar-luzatze saioak egin ditut. Berria - Kirola 2004-08-03
Prestaketa saioa amaituta, gihar-luzatzeak egin zituen. Berria - Kirola 2004-06-16
Guraizeekin mihi-azpiko gihar-zaina mozten zien. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
Gihar-masa bihurrikatu haren barnean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 38. orr.
Ahoskuntzaren gihar irudia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 39. orr.
Irudikatzeko oso zailak diren gihar mugimendu kontagaitzak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.
Haren haragi-giharrak bildots batenak izan baitzitezkeen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Haien haragi-giharren mugimendu eta dantzaldien gogortasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.
Neure hezur-gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
Putzu-k badu giharra, maitasuna, herrimina, heriotza, bizi-bizia da, makina bat pasarte zirraragarrik hornitzen du. Berria - Kultura 2004-09-08
Rouyre eta Sain-Macary jaunek egin dute mintzaldi bat dena ginarria Urrunako zinegelan. Herria 2003-03-13
Liburu bat dena mami eta dena ginarri. Herria 2004-03-18
Zerriaren urdaiazpikoa jan ondoren, hezurra gelditu ohi zen zerbait giharrekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.
Haragi-puska handiak sartuz banan-banan burdinazko barra luzean, gihar eta gizen zatiak tartekatuz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.
Atsegin dut zure gorputz gihar eta sendoa, Stan... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 217. orr.
Zeren bizitzen jakitea baita era honetako jakiteetan zailena, giharrena, beteena eta beharrena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Haritzaren indar giharra eta mihuraren ispiritu eta jakituria. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.
Zaldiek eragindako gihar minak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 167. orr.
Hiru egunetan ibili zen Alazne gihar-minez. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 215. orr.
Gihar-minentzat onena, azukre-ura. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.
Estrogenoak hartzea lagungarri gerta dakieke neskei, gihar-minak kendu eta lunbalgia minik ez izateko. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Zure jatorri erromantikoaren kondairak [...] nire izatasunaren barren-barreneko giharrean ukitu nau, jakina. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.
Auzi korapilatsuan sartu zarete, eta giharrean ukitu duzue. Berria - Ekonomia 2004-08-15
· Amaren bizitza errukarriaren ikuspegiak gihar-giharrean ukitu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.
Guraizeekin mihi-azpiko gihar-zaina mozten zien. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.
Aita baino sasoi eskasagokoa izango zen, apika, baina dena zuen zain eta gihar, dena zen gordin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
aurpegiko gihar (8); aurpegiko gihar bat (4); aurpegiko giharrak (4); bere gihar (3); besoetako giharrak (3); bihotza eta giharrak (3); eskuin hankako gihar (3); eta aurpegiko gihar (3); eta gihar (15); eta giharrak (11); gihar bat (22); gihar bat bera (3); gihar bat ere (10); gihar bikian (6); gihar eta (8); gihar guztiak (18); gihar horiek (4); gihar minak (3); giharrak askatzeko (4); giharrak berotu (3); giharrak eta (4); giharrak ez (3); giharrak lantzeko (3); giharrak laxatu (3); hankako gihar (4); hankako gihar bikian (3); hanketako giharrak (3); nire gihar (4)
aurpegiko giharrek (4); aurpegiko giharrik (5); eta aurpegiko giharrek (3); eta giharreak (3); eta giharren (3); eta giharretako (5); eta giharretan (3); giharrean ukitu (3); giharretako arazoak (3); giharretako edo (3); giharretako edo hezurretako (3); giharretako mina (8); giharrik mugitu (5); nire giharrek (3)